Gordin 1 eta 1. Zuzia, berriro abian

Petronorrek jakinarazi nahi du Gordin 1 Unitatea abian jartzeari ekin zaiola, mantenu lanak amaitu ostean. Era berean, 1. Zuzia martxan jarri da.

Abiarazteak irauten duen artean, ezarritako segurtasun-prozedurak jarraituko dira.  Hala ere, litekeena da zuziaren garra handitzea.

Erabaki hauek adierazi zaizkie honezkero Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Enkarterri-Ezkerraldeko Eskualde Batzordeari, SOS DEIAki, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei.