540 bat jokalari bildu dira futbol 7ko San Antonio-Petronor Txapelketan

2014an jaiotako Gallartako benjaminak, irabazitako euren sariarekin
Ekainaren 9, 10 eta 11n egin da San Miguel zelaian (Gallarta) San Antonio-Petronor futbol 7ko XIV. Txapelketa. 2012 eta 2015 artean jaiotako 540 jokalari inguruk, Meatzaldeko, Ezkerraldeko eta Bizkaiko beste eskualde batzuetako 36 taldetan, Gallarta Kirol Elkarteak antolatu eta Petronorrek babestutako lehiaketan parte hartu zuten.

Pasa den igandean maila guztietako finalak jokatu ziren San Miguel zelaian. Kimuen kategorian, 2012an jaiotakoen artean Trapagaran izan zen garaile; eta 2013koen artean, Asti-Leku. Txikienen artean, Gazteak izan zen nagusi benjaminen kategorian, 2014an jaiotakoen artean; eta Iturrigorri, berriz, 2015ekoen artean, benjamin aurrekoetan.