José Antonio Cano eta Miguel del Río izan ziren aurreko asteburuan Muskizko XXXII. Petronor Pasabolo txapelketaren irabazleak lehen eta bigarren mailetan, hurrenez hurren. Canok zegokion garaikurra eta 120 euroko saria eraman zuen dirutan, bigarren mailako irabazleak, aldiz, 90 euro jaso zituen artean.
Muskizko Udalaren izenean Gaizka Gil eta Juan Ignacio Pérezek eman zizkieten euren sariak. Petronorrek babestutako sariketa DINA estatu mailako zirkuiturako puntuagarria izan da eta formatu tradizionalean burutu zen.