Petronorrek “pribatutasunaren eta segurtasunaren” garrantzia azpimarratu du, industrian partekatutako datu-guneetan “arriskuak saihesteko”

Itziar Landa, Petronorreko Digitalizazio arduraduna, atzoko jardunaldian.
Itziar Landa Petronorreko Digitalizazio arduradunak Digital Talks jardunaldian parte hartu zuen atzo BECen, ‘Industriako datu-gunea’ izeneko panelean. Tecnaliako Javier Herrera moderatzaile zutela, mahai-inguruan solaskide izan zituen Miguel Ángel Calero, Izertis enpresako digitalizazio-arduraduna; Joan Martínez, Capgemini Engineering enpresako i+G proiektuen zuzendaria; eta Óscar Lázaro, Baidata enpresako idazkaria.

Industrian partekatutako datu-guneak izan ziren iritziak eta esperientziak trukatzeko ardatza, hainbat erakunderen edo banakoren arteko lankidetzari eta datu-trukeari erreferentzia eginez; eta hainbat onura dituztela baietsi zuten, hala nola kostuak murriztea, eraginkortasun eta zehaztasun handiagoa, aukera berriak eta gardentasun handiagoa.

Parte-hartzaileek “datu partekatuen espazioekin lotutako erronka batzuk” ere azpimarratu zituzten, hala nola “datuen pribatutasuna eta segurtasuna”. Landaren hitzetan, “garrantzitsua da partekatutako datuak babestuak eta modu arduratsuan erabiliak direla ziurtatzea, pribatutasunerako edo segurtasunerako edozein arrisku saihesteko”.

Testuinguru horretan, Petronor hausnarketan parte hartzen ari da, “energia-industriaren ikuspuntua eta lankidetzako datu-guneetan oraindik dauden oztopoak gainditzeko aurre egin beharreko erronkez jarduteko”.