Repsol Taldeak LGTBIQ+ kolektiboarekin duen konpromisoa berretsi du, lan-ingurune errespetuzkoa eta inklusiboa bermatuz

Petronorrek ortzadarraren bandera jarrita adierazi du LGTBIQ+ kolektiboarekiko bere konpromisoa.
Repsol Taldeak bat egiten du LGTBIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunarekin, eta berretsi egiten du lan-ingurune inklusiboa eta errespetuzkoa bermatzeko konpromisoa, edozein dela ere pertsonen norabide sexuala, identitatea eta genero-adierazpena. Horrela, bere campusa eta bere industriaguneak, besteak beste Petronorrena, ostadarraren koloreekin jantzi dira, olanen, zebrabideen edo banderen bidez kolektiboari emandako babesa esplizituki adieraziz.

Repsol/Petronorren lan-ingurune inklusiboa sortzeko lan egiten da. Bere jarduera guztiak berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren printzipioek gidatzen dituzte, langile bakoitzaren garapen profesional osoa eta oztoporik gabea bultzatuko duen errespetuzko ingurune bat sustatzeko helburuarekin, talentua sustatzeaz gain, aniztasuna funtsezkoa baita hori lortzeko.

Aniztasunarekiko errespetua Repsol/Petronorren DNAren parte da konpainia gisa, eta, horregatik, garrantzitsua da LGTBIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren espiritua aldarrikatzea eta horrekin bat egitea. Aniztasuna eta inklusioa indartu egin dira Iraunkortasun Planean eta Plan Estrategikoan sartzean.

Valero Marín, Repsol-eko Digitalizazio eta Zerbitzu Globalen zuzendari korporatiboa, Aniztasun eta Inklusio Batzordeko kidea da, eta LGTBIQ+ lan-ildoaren sustatzailea. Ildo horretan, goi-zuzendaritzaren konpromisoa azpimarratu nahi du: “aniztasunarekiko errespetua gure DNAren parte da konpainia gisa, eta, horregatik, garrantzitsua da LGTBIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren espiritua aldarrikatzea eta horrekin bat egitea. Izan ere, identitatea, genero-adierazpena eta sexu-orientazioa errespetatuz soilik susta daiteke giza garapena, garapen profesionala eta talentuaren garapena”.