Sidenor eta Zabalgarbiri eman diete José Ignacio Arrieta Enpresa eta Gizarte saria

Rosa Carabel, Eroskiko CEOa; José Antonio Jainaga, Sidenor-eko presidentea; eta Emiliano López Atxurra, Petronorreko presidentea, atzoko sari banaketan.
Sidenor eta Zabalgarbik jaso dute José Ignacio Arrieta Enpresa eta Gizarte saria bere laugarren edizioan, atzo arratsaldean Bilbon egin zen ekitaldian. Sari honek euskal enpresen gizarte-erantzukizuneko eta Garapen Iraunkorreko Helburuen (GIH) aldeko jarduerak eta garapen sozioekonomikoari egindako ekarpena aintzatesten ditu. José Ignacio Arrieta izena du, Eusko Jaurlaritzako Industria eta Lan eta Gizarte Segurantzako sailburu eta Petronorreko administrazio-kontseiluko kide izandakoarena.

Estrategia Empresarial aldizkariak, BBKren eta Petronorren laguntzarekin, urtero antolatzen duen saria BBK Aretoan eman zen, enpresa, gizarte eta erakunde munduko ordezkari ugari bildu zituen ekitaldian.

Oraingo honetan, BBK, Petronor, Eusko Jaurlaritza, Confebask eta Eroski eta Alzola Basque Water enpresetako ordezkariek osatutako epaimahaiak, aurreko edizioko irabazle gisa, bi industria-enpresa saritu nahi izan ditu: Sidenor, kategoria orokorrean, jarduerak modu zintzo, etiko eta gardenean garatzeko bere politika korporatiboei balioa ema dielako; eta Zabalgarbi, ETEetan, enpleguari, ikerketari, osasunari eta mendetasunari eta desgaitasunari buruz nabarmentzen delako, besteak beste.

Enpresa biok Petronorrek 2019an hasi zuen zerrendarekin bat egiten dute, honen kasuan bere inguruko kolektiboei laguntzeko egindako lanagatik jaso zuen saria, konpainiak duela hamarkada batzuetatik egiten dituen gizarte- eta ingurumen-arloko ekintzen bidez; Biolanek 2021ean jaso zuen berea, eta Eroski eta Alzolak, 2022an, Erantzukizun Sozial Korporatiboko (ESK) ekintzak sistematikoki egiteko estrategiagatik eta GIHak integratzeko konpromisoagatik.

José Ignacio Arrieta Enpresa eta Gizarte saria Estrategia Empresarial aldizkariaren 25. urteurrenaren ondoren jarri zen abian, ESKekiko konpromisoagatik nabarmentzen diren enpresa, enpresa-elkarte, enpresaburu eta zuzendarien ahalegina aitortzeko. Aldi berean, José Ignacio Arrietaren konpromiso intelektuala eta bizi-konpromisoa gogorarazi nahi du. José Ignacio Arrieta Estrategia Empresarial-en sortzailea izan zen, eta ibilbide pertsonal eta profesional garrantzitsuko gizona, gizarte-erantzukizunaren eredu, eta Euskadiren ongizate sozioekonomikoari ekarpen ugari egin zizkiona.