CG1 Kogenerazio Unitatearen geldialdia

Petronorrek jakinarazi nahi du bihar, uztailak 5, CG1 Kogenerazio Unitatea gelditzeari ekingo zaiola, aurreikuspenen arabera bi eguneko mantenu lana egin ahal izateko.

Geldialdiak irauten duen artean, ezarritako segurtasun-prozedurak jarraituko dira. Hala ere, litekeena da zuziaren garra handitzea, beti ere findegiaz kanpoko batere eraginik gabe.

Erabaki hauek ezagutarazi zaizkie honezkero Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Enkarterri-Ezkerraldeko Eskualde Batzordeari, SOS Deiak-i, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei.