Kolonbiako Energia ministroak, Hidrogenoaren Euskal Korridorearen (BH2C) proiektuak ezagutzeko bisita egin du

Kolonbiako Meategi eta Energia ministroa Irene Vélez, Hidrogenoaren Euskal Korridorearen presidentea eta Petronorreko kontseilari ordezkariaren ondokoa den José Ignacio Zudairerekin bildu da gaur, Energy Intelligence Center delakoaren eraikin berrian, Petronorrek bultzatutako BH2Cren proiektuak bertatik bertara ezagutzeko helburuarekin. Ministroarekin batera, Cristian Díaz Energia ministrordea, eta María Nohemí Arboleda, XM-ko gerentea, -Kolonbiako handizkako energia-merkatua administratzen duen enpresa-  izan dira. Hainbat ekimenekiko interesa erakutsi du, hala nola, findegiko 2,5 MW-ko elektrolizatzailea, Energy Intelligence Center bera hidrogeno berriztagarriz elikatzeko balio duena, edo 10 MW-ko elektrolizatzailea, Bilboko portuan kokatzen den erregai sintetikoak fabrikatzeko instalazioa hornitzen duena.

Eusko Jaurlaritzak Kolonbiako Gobernuarekin elkarlanean antolatutako bisitaren barruan kokatzen den topaketa honetan, Mikel Amundarain Industria sailburuordea izan da ere.