Aitor Arzuagak, Alba Free Energy-ren (trantsizio energetikoa eta deskarbonizazioa bultzatzeko Petronorren filiala) zuzendari nagusiak, Basque Trade & Investment-en (Euskadiko Nazioartekotze Agentzia) jardunaldi batean parte hartu zuen joan den astean, Bilbon, hidrogenoaren esparruan lankidetza garatzeko Japoniako hogei bat enpresaren misioarekin. Bertan, Petronor-Albak arlo horretan dituen ekimenak aurkeztu zituen. Bestalde, Iñigo Ansolak, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiak, Hidrogenoaren Euskal Korridorearekin (BH2C) lotutako xehetasun guztiak azaldu zizkien Japoniako ordezkariei.
Tokion bulego berria ireki ondoren, Basque Trade & Investment-ek bi herrialdeen arteko merkataritza harremanak bultzatu nahi ditu. Elkarrizketa horren ondorioz, bi aldeek hidrogenoaren balio-kateetako enpresa garrantzitsuen parte-hartzearen alde egin dute.
Euskal enpresei Japonian dituzten negozio-aukerak aurkeztu nahi zaizkie, Japoniako hidrogenoaren energiaren balio-kateko enpresa japoniar garrantzitsuenetako batzuen bitartez, bai eta euskal-japoniar elkar ulertzea eta enpresa-aliantzak sustatu ere, bai bertan, bai nazioartean; Japoniak Euskal Herrian eta baita alderantziz ere egiten duen inbertsioaren aldeko interesa eta hidrogenoaren sektoreko gaur egungo enpresa-garapeneko jarduerak bultzatuz.