Petronor Basque Ecodesign Center aliantzan sartzen da, euskal industria-sarean ekonomia zirkularra sustatzeko

Basque Ecodesign Center osatzen duten enpresa eta erakundeen ordezkariak Batzorde Estrategikoan
Petronor, Eusko Jaurlaritzaren eta herrialdeko konpainia handien arteko lankidetza publiko-pribatuaren arteko aliantza den ‘Basque Ecodesign Center’-eko kide bihurtu da, Ekonomia Zirkularraren eremuan leku estrategiko batean kokatuz. Hau, deskarbonizazioaren eta ekonomia zirkularraren arloko enpresa-proiektuetan egiten dugun apostuaren adibidea da, 2050. urtera begira karbono isuri gabeko enpresa bat izateko helburua lortzeko bidean.

Atxikimendua astelehen honetan onartu da, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen sailburuak buru izandako Batzorde Estrategikoan. Bertan, aliantza osatzen duten enpresa handien lidergoaren garrantzia nabarmendu da.

Horrela, Petronor, Ihobe eta Spri erakunde publiko koordinatzaileekin batera, 2024a baino lehen 70 proiektu zirkular baino gehiago garatzeko asmoa duen ekimenaren barruan lanean ari diren 18 enpresetako bat bilakatzen da.