Petronorrek bultzatutako Hidrogenoaren Tekonologien Unibertsitate arteko Masterreko I. promozioa graduatu da

Hidrogeno Teknologien Unibertsitate arteko bigarren Masterreko ikasleak Petronorren.
Gaur, Petronorrek bultzatutako Hidrogenoaren Tekonologien Unibertsitate arteko Masterreko lehen promozioa graduatu da. 57 lagun dira hidrogenoaren eta berorri lotutako teknologien arloan ezagutza berritzaile eta abangoardistak eskuratu dituztenak, teknologia horiek trantsizio energetikoan laguntzeko duten potentzialean trebatuz, eta sorkuntzan, garraioan, biltegiratzean eta eraldaketan, baita energiaren merkatuan ere arreta berezia jarriz. Ekitaldia programa eskaintzen duten egoitza ezberdinetan egin da aldi berean: Bilbon, Bartzelonan, Tarragonan eta Zaragozan.

Unibertsitate arteko Master hau, Estatuko bost unibertsitate eta sei prestakuntza- eta ikerketa-zentro ezberdinez osatuta dago, eta, horrez gainera, Petronor eta Repsolen babesa du. Alegia: Mondragon Unibertsitatea, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea, Universitat Politècnica de Catalunya, Universitat Rovira i Virgili, Zaragozako Unibertsitatea, Somorrostro Prestakuntza Zentroa, Tarragonako Institut Comte de Rius, Bartzelonako Institut Escola del Treball, Piramide Lanbide Heziketako Zentro Publiko Integratua, Industria Antolamenduko Eskola eta Aragoiko Hidrogenoaren Fundazioa.

Industrian hidrogenoaren teknologien garapena bizkortzeko balioko duen lankidetza hau, Hidrogenoaren Euskal Korridoreak (BH2C) egindako ezagutza-gela burutzeko proposamenetik sortzen da, eta helburua Euskadi ekonomia produktibo berdea bihurtzea eta eredu energetiko berriaren buru izatea da. Nabarmentzekoa da prestakuntza horretan unibertsitateko adituen, erakunde bultzatzaileetako teknologia- eta ikerketa-zentroen eta industrian diharduten profesional ezagunen parte hartzea. Gainera, master bukaeran, ikasleek benetako erronkari aplikatutako master amaierako lana egin behar izan dute, helburua hidrogenoaren teknologien arloan enpresen inguruneetan aurrerapenak egitea izanik.