Petronorrek hidrogeno berriztagarriari buruzko jardunaldian parte hartu du Asturiasen

Ezkerretik hasita, Juan José del Campo Gorostidi, Ana Quelhas, José Manuel Pérez Rodríguez, Antonio Pérez Collar (CHao), Miguel Palacio (Petronor-Repsol), Francisco Carro de Lorenzo eta Emilio Nieto Gallego.
Espainiako Ipar-mendebaldeko Meatze Ingeniarien Elkargo Ofizialak antolatutako “Zergatik hidrogenoa eta zergatik orain? Energia-etorkizun garbi, seguru eta eskuragarrirako bektorea” jardunaldian, hidrogeno berriztagarriaren ekonomian aurrera egiteko erronkak zein diren aztertu dira.

Parte hartu duten aditu guztiek, hazkunde aukera itxaropentsua delaren ideiarekin bat egin dute, 2050era begira hidrogeno berdearen eskaria %17 inguruan kokatuko dela kalkulatzen baita. Era berean, garapenerako faktore kritikoak aipatu zituzten, hala nola erregulazio egokia izatea, errentagarritasun ekonomikoa lortzea, teknologia bultzatzea eta garatzea, eta beharrezkoak diren profesionalez hornitzea. Bestalde, trantsizio energetikoa progresiboa izatearen garrantzia ere azaldu zuten, konponbide teknologikoetan oinarritua, industriaren zein mugikortasunaren beharretara egokituz.

Petronor Innovacioneko Miguel Palacio izan da Avileseko (Asturias) La Granda ikastaroen 45. edizioan parte hartu duen adituetako bat. Palacioren hitzetan, “Petronorren konpromiso sendoa dugu 2050ean karbono-neutroak izateko. Horretarako, hainbat eraldaketa-proiektu ditugu, hala nola, hidrogeno berriztagarria, ekonomia zirkularra eta erregai sintetikoak. Ziur gaude errekuntza-motorrak bizirik iraungo duela Europako araudiak gaur egun ezartzen dituen datetatik harago, baina teknologiaren alde lan egin behar dugu, industriak isurien helburuak betetzen dituzten erregaiak ikertu, garatu eta hornitu ditzan”.