Petronorren barkamen-eskea sortutako eragozpenengatik

Gaur goizeko 10:30ak aldera, Fueleko Erredukzio Unitateko kamera mozteko operazioarekin batera, lurruneztatze puntual bat gertatu da, eta horrek hauts-tanta txikiak eragin ditu, batez ere San Julian auzoan aparkatuta zeuden auto batzuetan atzeman ahal izan direnak.

Jakinaren gainean daude SOS Deiak eta Muskizko Udala, eta jakinarazi zaie Petronor prest dagoela kaltetutako ibilgailuak garbitzeko kostuak bere gain hartzeko.

Era berean, Petronorrek barkamena eskatu nahi du sortutako eragozpenengatik.