G3 Unitate Desulfuratzailearen abian jartzea

Petronorrek jakinarazi nahi du G3 Unitate Desulfuratzailea (1. Planta) berriz abian jartzen ari dela, aurreikusitako mantenu lanetarako geldi egon ondoren.

Abian jartzeak irauten duen bitartean ezarritako segurtasun neurriak beteko dira. Dena den, zuziaren garraren gehikuntza gerta daiteke halakoren batean.

Erabaki hau adierazi zaie honezkero Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Enkarterri-Ezkerraldeko Eskualde Batzordeari, SOS Deiak-i, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei.