Petronorrek agerian utzi du Mugikortasunaren Astean erregai deskarbonizatuen alde egin duen apustua

Petronorrek Mugikortasunaren Astean parte hartu du.
Petronorrek Bilboko Udalak bultzatutako Mugikortasunaren Astean parte hartu du, erregai deskarbonizatuen alde egin duen apustua agerian utziz. Hartara, hidrogenoz propultsatutako ibilgailu bat eta hidrogeno-hornitegi bat aurkeztu ditu teknologia ez-kutsatzaileen erakusketa batean.

Petronorrek erregai deskarbonizatuen alde egin duen apustua honelako teknologien bidez gauzatzen ari da. Hidrogenoa erabiltzen duten ibilgailuak zero isurpenekoak dira, hidrogenozko erregai-pila batek bultzatutakoak, eta erregaiz hornitzeko behar duten denbora erregai tradizionalen horniketaren antzekoa da, autonomia-maila handiagoak dituzte, ibilgailu elektrikoek baino denbora gutxiago behar dute kargatzeko, eta ez dute garajean entxuferik behar.

Horrez gain, Petronorrek hidrogeno-hornitegi bat aurkeztu du. Instalazio honek erregaiz (kasu honetan, hidrogenoz) oso modu errazean hornitzeko aukera ematen du, gasolindegietan edo ibilgailu elektrikoen birkarga-guneetan egiten den bezalaxe, segurtasun-mailarik gorenarekin. Hidrogeno-hornitegiak bide publikoan zehar ibiltzen diren autoak, autobusak eta kamioiak hornitzeko erabiltzen dira, baita trenak, hegazkinak eta bestelako ibilgailu bereziak hornitzeko ere.