Petronorrek erregai deskarbonizatuen aldeko apustua erakutsi du Asetrabik egindako etorkizuneko garraioari buruzko jardunaldian

Asetrabiko Jardunaldia
Petronorrek Asetrabi Bizkaiko Garraioen Enpresa Elkarteak antolatu duen jardunaldian parte hartu du. Asetrabik salgaien errepideko garraioen profesional nagusiak biltzen ditu eta ekitaldian, erregai berriei eta hauek garraio mota horri nola aplika dakizkiokeenari buruz aztertu da.

Hitzorduan zehar, garraioaren mugikortasunerako bektore energetiko berriei buruzko mahai-inguru batean, Petronorren Berrikuntzako garapen zuzendaria den Miguel Palaciok agerian utzi du findegiak egin duen eta dagoeneko egiten ari den erregai deskarbonizatuen aldeko apustua. Palacioren hitzetan: “Gutxinaka, produktu deskarbonizatuak merkaturatuko ditugu, gure jarduera eraldatuko duten proiektuetan oinarrituta. Esparru estrategikoa eta arau-esparrua neutraltasun teknologikoarekin garatu behar dugu, baita datozen urteetan beharrezkoa izango den garapen teknologiko eta industrialari aurre egiteko laguntza nahikoak bideratzea ere”.

Izan ere, Petronorrek dauzkan etorkizuneko erronkak energia-bektoreetan oinarritzen dira, hala nola, hidrogenoan, bioerregaietan eta erregai sintetikoetan. Horiek guztiak erregai tradizionalen alternatibak izango dira, alegia, findegiak duen garraioen emisioak murrizteko helburua lortzeko. Horrela, Petronorrek bere eraldaketa industriala egingo du, 2050ean zero emisio garbi lortzeko.