O.C.O Technology Ltd., karbonoaren bilketan, eraikuntza-produktu jasangarrien sorkuntzan eta hondakinen tratamenduan espezializatutako enpresa britaniarrak, Petronorreko findegia bisitatu du, bazkide gisa elkarlanean egiten duten ekonomia zirkularreko proiektuan aurrera egiteko helburuarekin.
Mineralizazio-proiektua, Petronorren CO2a biltzean datza, hiri-hondakinek errautsak eko-agregakin bilakatzeko.
Proiektu horrek, hondakinak zabortegira bidaltzea saihestuko du, hauei bigarren bizitza bat emanez, eraikuntza-sektorera bideratuko diren eko-agregakinak fabrikatuz.
Bisitan zehar, Petronorreko ekonomia zirkularreko taldeak, O.C.O Technology Ltdeko lantaldearekin batera, mineralizazio-proiektuaren balio-kateko agente posibleekin lan egiteko programa zehaztu dute.