Petronorrek O.C.O Technology Ltd. bazkide teknologikoaren bisita jaso du

Ezkerretik hasita; Aitor Arzuaga, Peter Gunning, Stephen Greig, Clayton Sullivan-Webb, Iñigo Palacio, Karl Sheehan, Ainhoa Martín, Lizzie Bayley eta Carlos Pascual
O.C.O Technology Ltd., karbonoaren bilketan, eraikuntza-produktu jasangarrien sorkuntzan eta hondakinen tratamenduan espezializatutako enpresa britaniarrak, Petronorreko findegia bisitatu du, bazkide gisa elkarlanean egiten duten ekonomia zirkularreko proiektuan aurrera egiteko helburuarekin.

Mineralizazio-proiektua, Petronorren CO2a biltzean datza, hiri-hondakinek errautsak eko-agregakin bilakatzeko.

Proiektu horrek, hondakinak zabortegira bidaltzea saihestuko du, hauei bigarren bizitza bat emanez, eraikuntza-sektorera bideratuko diren eko-agregakinak fabrikatuz.

Bisitan zehar, Petronorreko ekonomia zirkularreko taldeak, O.C.O Technology Ltdeko lantaldearekin batera, mineralizazio-proiektuaren balio-kateko agente posibleekin lan egiteko programa zehaztu dute.