Petronorrek Women Angels for Steam elkartearen urteroko bileran parte hartu du

Women Angels for Steam elkartearen urteroko bilera
Ana Beobidek Petronorreko kontseilariak, Women Angels for Steam elkarteak urtero antolatzen duen bileran parte hartu du. Funtzezko hiru faktore batzen dituen elkartea da; hau da, emakume inbertitzaileak, ekintzaileak eta proiektu teknologikoak bateratzen ditu. Elkarteak emakumeen presentzia ekintzailea Steam eremuetan sustatzea du helburu, eta aurten, bosgarren urteurrena ospatu du Bilbon.

Jardunaldia Bilboko BAT dorrean izan da eta “Ekintzailetzari hainbat begirada” izeneko mahai-inguruan parte hartu du Petronorreko kontseilaria den Ana Beobidek. Kontseilariak adierazi duenez, “startupekin dugun lankidetza gure estrategiaren parte da. Izan ere, 2050ean gure deskarbonizazio-helburua lortzeko, beharrezkoa da beste enpresa batzuekin lankidetzan aritzea, hala nola, unibertsitateekin eta ikerketa-zentroekin, eta, jakina, baita startupekin ere”.

Bertan, ekintzailetza hainbat ikuspegi zein sektoretatik landu egin da: teknologia digitalak, energia eta osasuna; etapa desberdinak: sorkuntza, sustapena edo azelerazio publiko eta pribatua; eta denbora ikuspegi ezberdinak. Horrez gain, parte hartzaileek ekosistema ekonomikoaren ahuleziei eta indarguneei buruzko gogoeta egin dute. Aukera teknologikoak elkarrekin ahalik eta gehien ustiatzea dute helburu, baita emakumeen ekintzailetza eta inbertsioa sustatzea ere.