Petronorreko digitalizazio arduradunak adimen artifiziala industrian nola aplikatu daitekeen azaldu du

Itziar Landa Petronorreko digitalizazio arduraduna
Itziar Landa Petronorreko digitalizazio arduradunak, ‘BAICorner’ Basque Artificial Intelligence Center-ek antolatutako hitzaldietan parte hartu du. Hitzaldi hauen helburua adimen artifizialaren esparruko onurak eta erronkei buruz informatzea eta informazio hori zabaltzea da.

Gauzak horrela, “AA aplikatua, zelan joan erronkatik ekintzara” izenburupean, Landak adimen artifiziala industria arloan zelan erabili daitekeen eta industriaren digitalizazioaren erronka nagusiak azaldu ditu. Era berean, Itziar Landak  “NP arazo heuristiko osoak konpontzeko ad hoc algoritmoak diseinatzetik eta ezartzetik hasi, eta Petronorren soluzio digitalak ezartzeraino” AA esparruan duen esperientziari buruz hitz egin du.

‘BAICorner’ hitzaldien bigarren edizioa da hau eta bertan izan dira AA inguruko berrikuntzak lantzen dituzten hainbat alorretako adituak. Haiek egindako erabilera kasuak partekatu dituzte eta, adimen artifizialaren etikarekin, prestakuntzarekin edo araudiarekin zerikusia duten alderdi garrantzitsuei buruz hitz egin dute ere.