Somorrostro nagusitu da XIV. Petronor futbol Txapelketan

Gualber Atxurra, Eduardo Briones, Asier Goti eta Ainara Leiba, sari banaketan.
Juventud Deportiva Somorrostro izan da XIV. Petronor futbol Txapelketa aurreko asteartean irabazi zuena, Muskizko El Malecón estadioan. Gallarta CDrekin eta Abanto Clubekin lehiatu zen 45 minutuko partidetan.

Abanto-Gallarta partidua bigarrenak 0-1 irabazi zuen, Gallarta-Somorrostro norgehiagoka, aldiz, 0-3rekin bukatu zen eta Somorrostro-Abanto, azkenik, 0-2rekin. Ondorioz, golen aldeari esker gailendu zen Somorrostro sailkapenean.

Saria JD Somorrostrori eman ziona, Asier Goti taldeko kapitainari, Petronorreko harreman instituzionaletako teknikari Gualber Atxurra izan zen, Eduardo Briones Muskizko alkateak eta Ainara Leiba Udaleko Kirol Arloko arduradunak lagunduta.