500 pertsona baino gehiago gerturatu dira Petronorrek antolatutako jardunaldi irekira

Hitzordua larunbat goizean zehar izan da
500 pertsona baino gehiago gerturatu dira larunbat honetan, urriaren 7an, Petronorrek, Abanto-Zierbenako Parke Teknologikoko EIC – Energy Intelligence Centerren izango duen egoitza berria aurkezteko antolatutako Jardunaldi Irekian.

Hitzordua larunbat goizean zehar izan da eta Muskiz, Abanto-Zierbena eta Zierbenako bizilagunek, findegiaren instalazio berriak ezagutzera gonbidatzen zituzten egitasmo ezberdinak egin dira. Jardueren artean, txikientzat pentsatutako jolasak egon dira, hala nola, scalextric, pintura tailerrak, fotomatoia edo puzgarriak, besteak beste.

Horrez gain, Informazio-jardunaldi bat egin da Petronorrek deskarbonizazioaren alde egindako apustuari buruz hausnarketa bat egiteko. Bertan izan ziren Petronorreko CEOaren albokoa den Jose Ignacio Zudaire; Itziar Epalza, Euskadiko Parke Teknologikoen Sarearen zuzendari nagusia; eta Abanto-Zierbena eta Zierbenako alkateak diren Iñaki Urrutia eta Eugenio Mendikote baita Muskizko Kulturako zinegotzia den Ainara Leiba ere.