Petronorrek adimen artifizialean oinarritutako lehiaketa antolatu du

Hackia lehiaketan parte hartu duten taldeek
Petronorrek adimen artifizialeko lehiaketa bat antolatu du, konpainiak eta bere hornitzaileek negozioari dagozkion arazoak analitika aurreratuaren laguntzaz konpon ditzaten. Konpainiaren inguruko hainbat erronka gainditzea da Repsolen Adimen Artifizialaren eta ekimen digitalen azeleragailu honen helburu nagusia.

Industria-prozesuen egiazko kasuetan adimen artifizialak duen potentziala ikusaraztea da HACKIA deritzon Adimen Artifizialaren eta ekimen digitalen azeleragailuaren xedea. HACKIA esperientzia kolektiboa da, eta bertan, profil profesional desberdinak tarteko dituzten diziplina anitzeko taldeak osatzen dira, egiazko kasuak elkarrekin konpondu ahal izateko.

Petronor Innovación-eko eta Repsoleko IT&Digitaleko Data Communityko taldeen artean antolatuta, lehiaketa honetan parte hartzen duten taldeak Petronorreko adituek osatutakoak dira, negozioari buruzko ezagutza eta irizpideak emanez, eta haiekin batera daude hornitzaileak, industria arloko erronkari konponbide bateratua ematen laguntzeko.