Petronorrek hidrogeno berriztagarria ekoizteari ekin dio

Elektrolizagailuari egindako bisita
Euskadik lehen hidrogeno berriztagarria ekoizteko aukera du Petronorren kokatutako 2,5 MWeko elektrolizagailuari esker, Energy Intelligence Center eta konpainiak Abanto Zierbenako Ezkerraldea-Meatzaldea Teknologia Parkean dituen bulego berriak hornitzeaz arduratuko baita.

Gainera, hidrogeno berriztagarri hau parkeko mugikortasun-plataforma logistikoko lehen autobus eta ibilgailu astunetan ere erabiliko da, bertan kokatu den Euskadiko lehen hidrogeno-hornitegiaren bidez. Hori guztia, EVEk eta Repsolek bultzatuta.

Hauxe da Europako teknologiarekin ekoiztutako lehen hidrogeno berriztagarria, eta Petronorrek horren aldeko konpromisoa hartu du, balio-kate sendo baten sorreraren funtsezko partaidetzat. Mugaz gaindiko lankidetzan oinarritutako teknologiaren aldeko apustu honek hidrogeno berriztagarriaren Europako industriaren garapena erraztuko du, energia deskarbonizatuaren iturritzat ezartzeko behar diren azpiegitura guztiak barne.

SENERek eta John Cockerillek fabrikatutako elektrolizagailu hau martxan jartzeko eta hidrogeno berriztagarriaren ekoizpen eta banaketarako behar diren azpiegiturak gauzatzeko, 11 milioi euroko inbertsioa egin da.

Horren harira, beharreko hidroduktu guztiak, Petronorren findegitik Energy Intelligence Centerreraino, Nortegasek garatu dituela nabarmendu behar da.