“Hidrogeno iraunkorra eta lehiakorra: teknologien bideragarritasuna bilatzea” deritzon taldean parte hartu du hain zuzen Elías Unzuetak eta aipatu duen bezala, “2,5Mw-ko elektrolizatzailea inauguratu berri dugula, harro esan dezakegu horri esker lortu dugun ikaskuntza nagusietako bat teknologoen, ingeniaritzen eta azken erabiltzaileen arteko lankidetza beharra dela, alegia, elektrolisi-proiektuak garatu eta eskalatu ahal izateko gero. Teknologiak heldu, hazi, egin behar du, baina baita prozesuaren ingenieritza ere, eta jakina, ingenieritza horren industrializazioa, instalazio fidegarria eta segurua izan behar du”.
Gainera, hidrogenoak Euskadiko industrian duen ibilbidea azaldu du eta Petronorrek arlo horretan duen zeregina ere. Azpimarratu duenez, “Petronor eraldaketa prozesu baten barruan dago. Horregatik, gure helburuetako bat produktu hori garatzea da, batetik sintesi-proiektuak garatzeko aukera emango digun produktu kimiko bezala, adibidez erregai sintetikoak edo metanola Ekonomia zirkularreko hondakinetatik abiatuta, eta bestetik, hidrogenoa energia-bektore gisa erabiltzearen balio kate osoa bezala. Bi ildo horiek funtsezkoak izango dira energia deskarbonizatzeko ditugun helburuak lortzeko, bai industrian bai mugikortasunean ere”.