Petronorrek Steam Sare 2023 lan-mundurako orientazio-topaketan parte hartu du

800 ikasle inguruk parte hartu dute topaketan
Marta Moreno Petronorreko prozesu-teknikariak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Innobasquerekin batera antolatutako Steam Sare 2023, lan-mundurako orientazio-topaketan parte hartu du. Hitzordu hau, STEAM Euskadi Estrategiaren barruan kokatuta dago, eta ikasleei hezkuntzaren eta lan-munduaren arteko zubia izatea du helburu.

Gauzak horrela, Morenok, DBHko 4.mailako ikasleei azaldu ahal izan die Petronorren daukan esperientzia. Gainera, enpresaren bidez industriaren errealitatea zein den azaldu ahal izan die ere.

Guztira, hamabost bat ikastetxeetako 800 ikasle inguruk parte hartu dute topaketan. Azpimarratu beharrekoa ere, hitzorduaren parte izan diren 40 euskal erakundeetako -horien artean Petronor-  STEAMeko 90 profesionalak.