Tokiko energia-komunitateen inguruan bildu dira Bilbon 45 merkataritza-ganbera eta udal baino gehiago

TEK Sarea
Tokiko energia-komunitateen inguruan bildu dira Bilbon 12 autonomia-erkidegotako 45 merkataritza-ganbera eta udal baino gehiago. Udalek eta merkataritza-ganberek, Edinor deritzon Petronorren filialak bazkide teknologikotzat lagunduta bultzatu duten tokiko energia-komunitateen ereduaren garapenari esker, estatu eremuko tokiko energia-komunitateen lehen sare handia sortu da: TEK SAREA.

Sare hau 55 energia-komunitatek osatzen dute –gaztelaniazko CEL eta euskarazko TEK akronimoekin ezagutzen dira–, 11 autonomia-erkidegotako 284 udalerritan.

Partekatutako autokontsumo jasangarria da Edinorrek diseinatutako CEL-TEK ereduaren gakoa, udal-eraikinetako estalkietan instalatutako eguzki-plaka fotovoltaikoetatik abiatuta. Instalaziotik 2 kilometrora dauden etxebizitzak, saltokiak eta ETEak tokiko energia-komunitate horiei atxiki eta bazkide bihur daitezke. Energia garbiagoa, hurbilagoa eta merkeagoa da, izan ere, tokiko energia-komunitateko bazkideen elektrizitate-fakturan aurreikusitako aurrezkia % 20 eta % 25 bitartekoa da.