Boluntarioen jardunaldi berria egin da Pobeñan Repsol Fundazioaren eskutik

Boluntarioek lan handia egin dute beste behin.
Boluntariotzaren Nazioarteko bere Astearen barruan, Repsol Fundazioak boluntariotza-jardunaldi bat egin du Pobeñan, eta hogei bat pertsonak parte hartu dute, langileen eta inguruko bizilagunen artean.

Bi lursailetan esku hartu da. Alde batetik, 1.500 metro karratu inguruko haritz-sail batean. Bertan, zuhaitzetako txorkoak garbitu dira, adituek gidatutako inausketa bat egin da eta erramu eta gurbitzaz osatutako heskai bat birpopulatu da.

Bigarren lursailean, 4000 metro karratuko baso txiki batean, duela lau urte baso atlantikoko berezko espezieetako 400 zuhaitz landatu zirenekoan, bere garaian moztu ziren eukaliptoak ordeztu dira, haritza, artea, elorri zuria eta basoko sagarrondoa landatuz. Toki horretan zuhaitzen txorkoa ere berregokitu da, eta agertu diren eukaliptoen berpiztea moztu da.