Patenteen Europako Bulegoak Petronorren berrikuntza aitortu du

Petronorren findegia
Patenteen Europako Bulegoak aitortza egin dio Petronorrek findegia optimizatzeko produktu digital baten inguruan egindako berrikuntzari: “Metodoa, sistema eta produktu-programa findegia online monitorizatzeko”.

Petronorren lehen patentea honek, alde batetik, garatutako produktu digitala aitortu du, eta bestetik, konpainian gauzatzen ari diren berrikuntza-sistemak Europa mailako berrikuntza erabilgarria direla eta babestea merezi dutela ziurtatu du.

Patente hau findegiko sailen, Petronor Innovaciónen eta Vicomtech zentro teknologikoaren inplikazio, lan eta lankidetzari lortu da eta konpainiaren berrikuntza-estrategia bultzatzen lagunduko du.