Petronorrek Basque Trade Kanpo Sarea izan du bisitari

Petronor eta Basque Trade Red Exterior enpresetako kideak bisitan
Euskal enpresen nazioartekotzea sustatzea xede duen Basque Trade Kanpo Sarearen arduradunek Petronorren instalazioak bisitatu dituzte gaur, konpainiaren deskarbonizazio-politika bertatik bertara ezagutzeko asmoz, urrian inauguratu eta hidrogeno berdea ekoiztuko duen Euskadiko lehen elektrolizagailua barne.

Usoa Agirre, Basque Tradeko head of international network, eta 16 herrialdetako (Europako sei, Asiako hiru eta Amerikako hiru) ordezkariak Emiliano Lopez Atxurra Petronorreko presidenteak, Jose Gregorio Luque CEOak eta Jose Ignacio Zudaire CEOaren albokoak hartu dituzte.

Bisitan, taldeak findegiko instalazioak ikusi eta  jasangarritasun eta 2050erako zero isurpenen estrategiari lotuta findegiak abian dituen proiektu berriak ezagutu ahal izan dituzte. Gainera, hidrogeno berriztagarrien Euskadiko lehen elektrolizagailura hurbiltzeko aukera izan dute. Petronorren kokatua, energia berdearen elektrolizagailu honek Energy Intelligence Center eta konpainiak Abanto Zierbenako Ezkerraldea-Meatzaldea Teknologia Parkean ditue bulego berriak hornituko ditu.