Petronorrek “Energiaren erronka: zeri egin behar diogu aurre?”jardunaldian parte hartu du

José Ignacio Zudaire APD ekitaldian
Petronorreko CEOaren alboko José Ignacio Zudairek “Energiaren erronka: zeri egin behar diogu aurre?” jardunaldian parte hartu du, eta Petronorren deskarbonizazio-estrategiari lotutako ekimenak aurkeztu ditu.

Bere hitzaldian trantsizio energetikoa Euskadin hain garrantzitsua den gure jarduera industrialarekin uztartzearen garrantzia nabarmendu du. Testuinguru horretan adierazi duenez, “garapen teknologiko eta industrialerako aukera bikaina da Petronor bezalako enpresentzat, 2050ean zero emisio garbien helburua lortzeko konpromisoa baitu”.

Zuzendaritzaren Aurrerabiderako Elkarteak antolatutako jardunaldian, José Ignacio Zudairek “aurrean dugun erronka energetikoari” buruzko panel batean parte hartu du, zehazki hidrogeno berriztagarriak ekonomiaren deskarbonizazioari ematen dizkion aukerak azpimarratuz.