Petronorrek Euskadiko mugikortasun jasangarriaren kongresuan parte hartu du

Elias Unzueta mugikortasun jasangarriaren kongresuan
Elías Unzueta Petronorreko Ingeniaritza Unitatearen arduradunak mugikortasun seguruagoa, jasangarriagoa eta osasungarriagoa errazteko jardunbide egokien trukea bultzatzea xede duen Euskadiko mugikortasun jasangarriari buruzko kongresuan parte hartu du.

Gaur Bilbon antolatutako topaketa honetan, Elias Unzuetak ‘erregai fosilen ordezko alternatiba bideragarriak’ aztergai zituen panel batean parte hartu du, hidrogeno berriztagarriaren bidezko mugikortasun jasangarria abiapuntutzat jorratuz.

Izan ere, bide-segurtasuna gero eta lotuago dago jasangarritasunaren erronkarekin. Arriskurik gabe eta modu eraginkor eta eskuragarrian mugitzea funtsezkoa da gure bizi-kalitaterako, eta horri gehitu behar zaio ingurumenarekiko errespetua. Horregatik, Trafikoaren aurtengo jardunaldiak arreta berezia eman dio mugikortasunaren arloko jasangarritasunaren erronkari.