Petronorrek larrialdi orokorreko simulakro bat burutu du

Petronorrek larrialdi orokorreko simulakro bat egin du bere prozesu eremuan. Alegia, distalazio atmosferikoko dorrera doan gordinaren elikatze-lerroan haustura/ihesa bat egon dela, gordin-putzu bat sortu dela eta putzu horrek su hartu duela izan da simulatu dena.

Gertakari horrekin batera, mantentze-lanetan ari zen enpresa kontratista bateko langile batek instripu bat izan duela simulatu dute. Langilea mugitu ezinik, Aldundiko Suhiltzaileen laguntza eskatu behar izan dutelaren itxura egin da.

Simulakroan, esku-hartzeko lehenengo brigadak eta laguntza-brigadak aktibatu dira. Era berean, Petronorren larrialdiak kudeatzen dituzten kideei, definituta duten gertakari-tipologia desberdinen alerta-sistema automatikoa aktibatu zaie, informatuta egon daitezen eta, ondoren, era egokian jardun dezaten.