Petronorrek Urteko Jardunaldia egin du

Jardunaldira joan ziren profesionalak
Petronorrek Urteko Jardunaldia egin zuen atzo eta bertan, enpresaren azkenaldian izandako gertaerarik garrantzitsuenak ezagutzeko, zein etorkizunerako dituzten erronkei buruz hausnarketa bat egiteko aukera izan zuten.

Petronorreko hainbat sailetako 250 pertsona baino gehiago bildu ziren atzo Euskalduna Jauregian esperientziak, aukerak, erronkak eta etorkizuneko proiektuak partekatzeko.

Topaketaren hasieran, Emiliano Lopez Atxurra Petronorreko presidenteak ongietorria eman zuen eta konpainiaren erronkak eta estrategia zehaztu zituen: “Talderik gabe ez dago empresarik. Ekipoa funtsezko zatia da, gaitasun teknoindustrial elektrikoez haraindiko diferentziala.”

Egun osoan zehar, Petronorreko hainbat arduradunek, enpresaren zenbait arlotako estrategia eta egoera izan zituzten mintzagai, hala nola: segurtasuna eta ingurumena; eragiketak; fidagarritasuna eta mantentze-lanak; pertsonak eta berrikuntza, eta konpainiak 2024rako aurreikusiak dituen jarduera-ildo nagusiak.

Jardunaldian Jesús Callejak parte hartu zuen ere eta erronkei aurre egin zein hauek gain egiteko lagun dezaketen trebetasunak partekatu zituen.