CK6 Koke Unitatearen geraldia

Petronorrek jakinerazi nahi du, arratsalde honetan, urtarrillak 28, Koke CK6 Unitatea geldiaraziko dela mantenimendu lanak egiteko. Printzipioz, ez du ekoizpenean eraginik izango.

Bere abian jartzea otsailaren 3rako aurreikusi da.

Geraldiak  irauten duen bitartean, ezarritako segurtasun-prozedurak jarraituko dira. Hala ere, gerta daiteke une jakin batzuetan zuzian sugarra handitzea, arriskurik gabeko anomaliarik eragin gabe.

Erabaki hauek adierazi zaizkie honezkero Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Enkarterri-Ezkerraldeko Eskualde Batzordeari, SOS DEIAki, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei.