Eusko Legebiltzarreko Jasangarritasun, Ingurumen eta Ingurune Naturalaren Batzordeak Petronor bisitatu du

Jasangarritasun, Ingurumen eta Ingurune Naturalaren Batzordeko kideak
Eusko Legebiltzarreko Jasangarritasun, Ingurumen eta Ingurune Naturalaren Batzordeak Petronorren instalazioak bisitatu ditu gaur goizean, urtarrilak 16. Zehazkiago esanda, kontrol-gela eta instalazioak bisitatu ditu.

Petronorren funtzionamendua bertatik bertara ezagutzea izan da ikustaldiaren helburua, baita trantsizio energetikoan laguntzeko konpainiak teknologian eta industrian oinarritutako produktu berrien fabrikazioan duen posizionamendu estrategikoa ere. Horrez gain, Petronorrek hainbat sektoretako 70 enpresa baino gehiago biltzen dituen Energiaren Euskal Korridorean (BH2C) duen jarduera aurkeztu da.

Unai Grajales buru duen Jasangarritasun, Ingurumen eta Ingurune Naturalaren Batzordeko kideekin izan dira José Ignacio Zudaire CEOaren albokoa eta Petronorreko zuzendaritzako beste kide batzuk.