Petronorrek “Muskizko eskola-krosarekin” bat egin du aurten ere

Muskizko eskola-krosan parte hartu zuten haurrak
Petronorrek ondoz ondoko beste urte batez babestu du, atzo, urtarrilak 21, jokatu ziren “Bizkaia master” txapelketa eta “Muskizko eskola-krosaren” 42. edizioa. Aurten, gainera, Iñaki Lambarri Goñi atleta kadetearen hamargarren memoriala ospatu da.

Urtero, egun hauen inguruan, Unión Deportiva Muñatones elkarteak bakarkako zein taldekako “Bizkaia master” txapelketa antolatu ohi du, baita “Muskizko eskola-krosa” ere. Azken honek geure artean antolatzen diren kros tradizionalenetakoa izatea du bereizgarri, euskal krosik antzinakoena baita.

Petronorrek kirol-jarduerak babesten ditu gizartearen ongizatearen zein ingurunearen aldeko konpromisoari atxikita, eta konpainiaren balioen barruan daude kultura eta hezkuntza arloetako jarduerekin batera.