Koke CK6 Unitatea, abian

Petronorrek jakinarazi nahi du, gaur, otsailak 2, Koke CK6 Unitatea abian jartzeari ekingo zaiola, joan den urtarrilaren 26an planifikatutako eta jakinarazitako mantentze-lana amaitu ondoren.

Abiarazteak irauten duen bitartean, ezarritako segurtasun-prozedurak jarraituko dira. Hala ere, gerta daiteke une jakin batzuetan zuzian sugarra handitzea, arriskurik gabeko anomaliarik eragin gabe.

Erabaki hauek adierazi zaizkie honezkero Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Enkarterri-Ezkerraldeko Eskualde Batzordeari, SOS DEIAki, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei.