2. Plantako H3 Hidrogenoa Ekoizteko Unitatea berriro abian eta G4 Gasoleo Unitate Desulfuratzailearen geldialdia

Petronorrek jakinarazi nahi du gaurtik aurrera 2. Plantako H3 Hidrogenoa Ekoizteko Unitatea martxan jarriko dela eta G4 Gasoleo Unitate Desulfuratzailea gelditzeari ekingo zaiola, mantenu lanak direla eta. Aurreikuspenen arabera 25 eguneko geldialdia izango da.

Abiarazteak irauten duen artean, ezarritako segurtasun-prozedurak jarraituko dira.  Hala ere, litekeena da zuziaren garra handitzea.

Erabaki hauek adierazi zaizkie honezkero Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Enkarterri-Ezkerraldeko Eskualde Batzordeari, SOS DEIAki, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei.