Proposamen horiek guztiek Basterretxeak diseinuaren historian lortu zuen garrantzia aitortzeko aukera ematen dute. Erakusketa eta honekin batera plazaratutako argitalpena museoak eta Petronorrek Basterretxearen jaiotzaren mendeurrena ospatzeko bultzatu duten ikerketaren emaitza dira.
Emiliano López Atxurra Petronorreko presidentearen hitzetan, “poz-pozik gaude Petronorren erakusketa hau babesteagatik, bi arrazoirengatik. Lehenik eta behin, diseinuan eta arkitekturan Nestor Basterretxea berreskuratzeagatik, eta bigarrenik, erakusketa honetan industriak eta enpresak kulturaren garapenean izandako eginkizuna nabarmentzeagatik. Erakusketa honek argi utzi du 60ko hamarkadan ere argia zegoela gizartean, eta honen froga dugu Nestor bera”.
Erakusketa otsailaren 28tik maiatzaren 26ra arte egongo da zabalik publikoarentzat.