Nestor Basterretxea Petronorren eskutik iritsiko da Arte Ederren Museora

Eskerretik hasita eta eskuinerantz: Peio Aguirre, Peio Feduchi y Pedro Reula, komisaiorak; Gorka Basterretxea, artistaren mendeurreneko egitarauaren koordinatzaile nagusia; Emiliano López Atxurra, Petronorreko presidentea eta museoko Patrunatuko kidea; Miguel Zugaza, zuzendaria; Silvia García Lusa, Jardueren koordinatzailea; eta Gilermo Zuaznabar, Diseinu eta Arkitekturako kontserbatzailea.
Bilboko Arte Ederren Museoak, Petronorren babespean, Nestor Basterretxeak bizitza osoan diseinu eta arkitekturaren arloetan garatutako lanen erakusketa zabala antolatu du gaur.

Proposamen horiek guztiek Basterretxeak diseinuaren historian lortu zuen garrantzia aitortzeko aukera ematen dute. Erakusketa eta honekin batera plazaratutako argitalpena museoak eta Petronorrek Basterretxearen jaiotzaren mendeurrena ospatzeko bultzatu duten ikerketaren emaitza dira.

Emiliano López Atxurra Petronorreko presidentearen hitzetan, “poz-pozik gaude Petronorren erakusketa hau babesteagatik, bi arrazoirengatik. Lehenik eta behin, diseinuan eta arkitekturan Nestor Basterretxea berreskuratzeagatik, eta bigarrenik, erakusketa honetan industriak eta enpresak kulturaren garapenean izandako eginkizuna nabarmentzeagatik. Erakusketa honek argi utzi du 60ko hamarkadan ere argia zegoela gizartean, eta honen froga dugu Nestor bera”.

Erakusketa otsailaren 28tik maiatzaren 26ra arte egongo da zabalik publikoarentzat.