Petronor, Athletic eta Repsolen arteko akordioa

Valero Marín Repsoleko zuzendari nagusia, Jon Uriarte Athletic Clubeko presidentea eta Emiliano López Atxurra Petronorreko presidentea
Jon Uriarte Athletic Clubeko presidenteak, Emiliano López Atxurra Petronorreko presidenteak eta Valero Marín Repsoleko zuzendari nagusiak prentsaurrekoa eman dute gaur eguerdian San Mamesen hiru erakundeak batu dituen babesletza-hitzarmen berria ezagutzera emateko.

Petronorrek, Repsolek eta Athletic Clubek deskarbonizaziorantz aurrera egitearen aldeko ikuspegi estrategikoa partekatzen dute, eta horren harira, akordioa sinartu dute gaur, bi enpresak klubaren energia arloko partner bihurtzeko.

Ekimenak helburu bikoitza dauka: alde batetik, Athletici zero isurpen garbiko kluba izateko helburua erraztea, eta bestetik, honen energia-eraginkortasuna hobetzea.

Ildo horretan, aliantza honi esker, Repsol eta Petronor klubaren energia-hornitzaile ofizialak izango dira, Athleticek bere instalazioetan kontsumituko duen elektrizitate berriztagarriaren eta gasaren horniduraren bidez.

Akordioaren arabera, Repsolek eta Petronorrek karbono gutxiko energia berriak jarriko dituzte klubaren esku, %100 berriztagarriak diren erregaiak, adibidez.