Petronor, Bizkaiko kirolarekin bat

La Fundación Bizkaia Bizkaialde agrupa a 31 clubes deportivos
Petronorrek, kirola babesteko konpromisoa duen enpresa izanik, Bizkaia Bizkaialde Fundazioaren urteroko topaketan parte hartu du gaur, 2013az geroztik egin duen bezalaxe.

Bizkaia Bizkaialde Fundazioak 31 kirol klub, enpresa eta erakunde babesle biltzen ditu, eta Bizkaiko kirol klubei lehia-maila gorenera iritsi eta bertan mantentzen laguntzea da guzti-guztien helburua, baldin eta Estatuko lehiaketetan posizio nabarmenak lortu badituzte beren kabuz. Fundazioa 2000. urtean sortu zen, eta atxikitako kluben kirol-jarduerak xakea, atletismo egokitua, eskubaloia, gimnastika erritmikoa, futbola, patinajea, bela eta waterpoloa ditu barne, horietako batzuk aipatzearren.

Urteko jardunaldia Bizkaia Frontoian egin da, eta bertan izan dira Fundazioari atxikitako 15 kirol modalitatetako 31 klub eta 33 talde.