Petronor zuri-gorriz apaindu da

Photocall Petronorren findegian
Xehetasunik txikienetan ere Athleticekiko pasioa nagusi.

Gaur hasita, Athletic animatzeko photocalla dago findegiko instalazioen barruan, Petronorreko pertsona guztiek argazkia atera eta Sevillan kopako finala jokatzeak dakarren emozioa hurbilagotik bizitzeko aukera izan dezaten.

Athleticen zuri-gorria findegiko txoko guztietara hedatuko da, izan ere, sinbolo honek argi uzten du, industriatik harantzago, Petronorrek kirolzale amorratuen bihotza duela, batez ere athleticzaleena.