Petronorrek “Transparencia Empresarial” saria jaso du

Emiliano Lopez Atxurrak “Transparencia Empresarial” saria jaso du

Comunicando Futuro – Alejandro Echevarria Fundazioak Petronor saritu du gaur goizean, erakundearen oinarrizko printzipioak modu zintzo eta gardenean komunikatzeagatik eta, 50 urteko historian, garaietara egokitutako komunikazio fidagarri eta jasangarriarekiko errespetuaren eredu izateagatik.

Alejandro Echevarria Fundazioari saria eskertu ondoren, Emiliano López Atxurra Petronorreko presidenteak beren-beregi nabarmendu du “enpresa izateak nor bere baitan ixteari utzi eta “harresiaz” harantzagoko gizartearekin komunikatzea ere esan nahi duela. Orain, inoiz baino gehiago, izan ere, enpresen gobernu onari buruzko arau-esparruan zehaztutako gardentasun-eskakizunari, gizartean Europa mailako trantsiziorako bidean egin beharreko baterako ibileraren gardentasuna gehitu zaio, industria aintzakotzat hartu eta etorkizunari konplexurik gabe begiratzen dion ongizatezko gizarte kohesionatua izaten jarraitu ahal izateko”.

Saria emateaz arduratu den Jesus Suarez BankoaAbancako zuzendari nagusiaren hitzetan, “Petronorrek petrolio-sektorearen abangoardia industriala irudikatu, eta tradizioaren espiritua eta kokatuta dagoen ingurunearekiko hurbiltasuna ditu bereizgarri. Sari hau mekanismo guzti-guztietan aplikatzen dituen gardentasun-estandarren arabera araututako erakundea izateagatik eskuratu du”.

Alejandro Echevarriak sortua, Comunicando Futuro Fundazioak komunikazio zintzoa indartu eta ondo informatutako gizartea gizarte hobea dela nabarmentzea du helburu.