Sevilla, horra goaz!

Jose Ignacio Zudaire Sevillara joango den autobusaren ondoan
Petronorrek dena prest dauka, gaur goizaldean, apirilak 6, % 100 erregai berriztagarria darabilen autobus batean athleticzaleak Sevillara eramateko.

Petronorrek joan den astean antolatutako zozketan parte hartu duten gure inguruneko 66 gazte joango dira autobus horretan, eta lehen erregai-horniketa egin du dagoeneko Ugaldebietako zerbitzugunean.

Joaneko 878 kilometro izango dira guztira, eta geldialdiak egingo ditugu gure zerbitzuguneetan, izan ere, horiek ere prest daude gure autobusari eta egunotan Koparen bila doazen zale guztiei harrera egiteko.

Prest gaude dagoeneko, ilusioz, emozioz eta energiaz betetako bidaiari ekiteko.