Bizkaiko Batzar Nagusiek Petronor bisitatu dute

Natura Ingurune eta Nekazaritza Batzordeko batzarkideak
Natura Ingurune eta Nekazaritza Batzordeko batzarkideak Muskizera etorri dira Petronorren jarduera eta proiektuak ezagutzera.

Jose Ignacio Zudaire Petronorreko CEOaren albokoak eta Manu Núñez Petronor Innovación-eko zuzendariak egin diete harrera, konpainiaren deskarbonizazio-estrategia eta 2023ko urrian abiarazi zenetik hidrogeno berriztagarria sortzen duen eta Euskadiko lehen elektrolizagailua aurkezteko. Petronor garrantzizko enpresa trakziogilea da lurraldean eta 900 pertsonari baino gehiagori zuzeneko enplegua eman eta foru-ogasunen guztizko diru-bilketaren % 5,5 eragiten du, 936 milioi euro guztira.

Bisitan, taldeak findegiko instalazioak bisitatu eta Petronorrek teknologian, industrian eta jasangarritasunean oinarrituta trantsizio energetikoaren alde egiteko abian dituen proiektuak ezagutzeko aukera izan du. Horrez gain, bertatik bertara ikusi ahal izan dute 2,5 MWeko elektrolizagailua, findegiko ekoizpena deskarbonizatu eta Petronorren bulego berriak kokatuta dauden Ezkerraldea-Meatzaldea Parke Teknologikoan abiarazi beharreko mugikortasuneko hidrogeno berriztagarriaren ekimenetarako behar den hidrogenoa hornitzeko erabiliko dena.

Petronorrek 167 milioi euroko inbertsioa aurreikusia du 2024rako, findegian zein proiektu berrietan.