Petronorrek mugikortasun jasangarriko partner bezala parte hartuko du Azkena Rock Festival jaialdian, “zure erritmoan mugitzen gara % 100 berriztagarriak diren erregaiekin” lemapean.
Konpainiak artisten mugikortasuna deskarbonizatuko du Gasteizko erreferentziazko jaialdian, joan-etorrietarako Petronorreko zerbitzuguneetan birkargatutako ibilgailuak elektrikoak edo Petronor/Repsoleko zerbitzuguneetan % 100 berriztagarriak diren erregaiez hornitutako ibilgailuak eskainiz. Erregai berriztagarriak hondakin organikoetatik abiatuta fabrikatzen dira, erabilitako landare-olioa eta biomasatik nahiz nekazaritzako elikagaien industriatik ateratako hondakinak kasu, eta horixe da haien abantaila nagusia. Haiei esker, zabortegietara iristen diren hondakinen kopurua murrizten da, bertan sortutako CO2 isurpenak eta berotegi-efektuko beste gas batzuenak barne.