Petronorrek Urteko Memoria argitaratu du

Petronorrek Jasangarritasun Memoria argitaratu du
Petronorreko findegia
Ekonomia globalak frogatuta utzi du azken urtean izandako askotariko gertaeren arteko bat-egitearekin erresilientea dela. Aldaketa horien guztien aurrean, Petronorrek I+G arloko eraldaketa eta inbertsio-prozesu berritzaile eta puntakoa garatu du, Urteko Memorian jaso duenez.

Petronor murgilduta dagoen eraldaketa-prozesuaren barruan, nabarmentzekoa da konpainiak hidrogeno eta ekonomia zirkularraren esparruan hobetzea xede duten I+G arloko proiektuetan egin duen 9 M€ko inbertsioa.

Erregaien fabrikazioan bio produktuak sartu eta suak kaltetutako mendi-eremuak basoberritzeaz gain, Petronorrek areagotu egin du ingurunearekin duen konpromisoa ekainean abiarazitako urteko ekoizpen-geldialdiarekin. Honi esker, mantentze-jarduerak egin ahal izan dira instalazioetan, baita inbertsio teknologiko optimoak ere, deskarbonizaziorako bidean aurrera egiteko eta jardueraren efizientzia hobetzeko.

Pertsonak dira beti Petronorren ardatz nagusia, eta ildo horretan, 2023an hainbat ekimen egin dira langileei begira, hala nola, berdintasun-planaren idazketa, elkarren adostasunez irteteko plana eta lan-harremanen egonkortasuna, hitzarmen kolektibo baten sinaketaren bitartez.

Memoria, hemen