G3 Gasolioak Desulfuratzeko Unitatea (1. Solairua) berriro abian

Petronorrek jakinarazi nahi du G3 Gasolioak Desulfuratzeko Unitatea (1. Solairua) abian jartzeari ekin zaiola, programatutako eta jakinarazitako mantentze-lana amaitu ondoren.

Abiarazteak irauten duen artean, ezarritako segurtasun-prozedurak jarraituko dira.  Hala ere, litekeena da zuziaren garra handitzea.

Erabaki hauek adierazi zaizkie honezkero Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Enkarterri-Ezkerraldeko Eskualde Batzordeari, SOS DEIAki, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei.